Boulder topaketa egingo dute Labegaraieta kiroldegian zapatuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko azaroaren 21a

Labegaraietako rokodromoa. (Argazkia: GOIENA).

Zapatuan, 16:00etan hasita, 16 urtetik gorakoei zuzendutako boulder topaketa egingo dute Labegaraieta kiroldegiko rokodromoan, Bergarako Udalak eta Pol-Pol mendi taldeak antolatuta. Parte hartzeko, izena eman beharko da, egun berean, aurrez, 15:30ean. Antolatzaileek 19:30erako amaitzea espero dute. 20:00 aldera, luntxa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak