Galiziako Jay Industrial Cubertera enpresa erosi du Lacor Ibili taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 20a, 09:37

Lacor-Ibili taldearen egoitza nagusia Bergaran. Irudia: Goiena.

Adierazi dutenez, "altzairu herdoilgaitzezko eta zilarrezko mahai-tresnen fabrikatzaile espainiar bakarra" da Jay Industrial Cubertera, eta elkarrekin jardutea dute helburu bi konpainiek, plantilla zabalagoarekin negozioa handitzeko, besteak beste.

Galiziako Jay Industrial Cubertera enpresa erosi du Bergarako Lacor Ibili taldeak, eta, era horretan, helburu dute 100 milioi euroko negozioa erdiestea, berrehun langileko plantillarekin. Horretarako, adierazi dutenez, "errendimendu betean" jarraituko dute Galiziako enpresako instalazioek, eta, horrenbestez, 10.000 metro karratu handituko dira Lacor-Ibiliren instalazioak. "Gure helburua sektorean hazten jarraitzea da, gure bezeroei kalitate handiko produktuen eskaintza gero eta zabalago batekin zerbitzurik onena eskainiz", adierazi du Izaskun Larrañagak, Lacor-Ibiliko kontseilari delegatuak.

Lacor-Ibili taldeak, gaur-gaurkoz, 80 herrialde baino gehiagotan komertzializatzen ditu bere produktuak, eta Bergaran du egoitza nagusia, ehun langileko plantillarekin; horrez gain, biltegi logistiko bat du Alegria-Dulantzin (Araba), eta 65 beharginek dihardute han lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak