Orain arteko aldietan moduan, jatorrizko, argitaratu bako eta euskaraz idatzitako lanak izan behar dira. "2009an edo lehenago jaiotakoek har dezake parte eta gehienez ere hamar gutun aurkezteko aukera izango du bakoitzak. Eskuz zein ordenagailuz idatzi ahalko dira, eta 2025eko urtarrilaren 7a da lanak aurkezteko azken eguna", azaldu dute antolatzaileek. Lehiaketako oinarriak eta informazio osagarria, Jardun.eus atarian.
Bost sari, gutunendako
Ohi duten moduan, otsailaren 14an egingo durte sari-banaketa ekitaldia, Bergarako Irizar Jauregian, 19:00etan. 500 eurokoa izango da lehenengo saria eta 250 eurokoa bigarrena. Horrez gainera, bergarar onenak 150 euro eskuratzeko aukera izango du, eta 1998an edo lehenago jaiotako lanen artean, 150 euroko saria banatuko da. Era berean, iaz moduan, lehen aldiz parte hartzen dutenen arteko lan onenak ehun euro jasoko ditu.
100 euroko saria, esaldi onenarentzat
2025eko urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira Amodiozko esaldiak, eta edonorentzako dago parte hartzeko aukera zabalik. Gutunetan moduan, mezu guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatzitakoak izan behar dira.
Posta arruntez edo helbide elektronikora bidalita
Azkeneko urteetan amodiozkogutunak@gmail.com helbidean jasotzen dituzte lan gehienak, baina posta arrunta erabiliz gero, honakoa da helbidea: Jardun Euskara Elkartea, Errotalde Jauregia z/g, 20570 Bergara .
Esaldiak, berriz, Whatsapp bidez edo mezuz bidali daitezke 605 712 469 telefono zenbakira.