ZinemaOn zineklubaren eskutik, Traineras dokumentala ikusi ahalko da etzi, hilak 20, Seminarixoa aretoan (20:00). Dokumentalaren ondoren solasaldia egingo dute; bertan egongo dira dokumentaleko protagonista nagusietako bat den Izaro Lestayo getariarra eta ondoan izango du Nerea Agirrezabal arraunlari bergararra. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.