Musika lehiaketako bigarren jaialdia izan da bart Bergarako Seminarixoa aretoan. DJ Chicabeat-ek girotu du kanpoko chill out gunea, garai ezberdinetako rock-and-roll doinuekin; eta, ostean, iritsi da barruko emanaldien txanda: Low Cost Deluxe (Bergara), Eten (Aretxabaleta), K-PO (Bergara) eta Rebel Noise (Arrasate). Rock, musika urbano eta punk-rock doinuekin, kantuan eta dantzan ere jarri dituzte aretoan batutakoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.