Bergarako ikasleek Eskola Agenda 2030 aurkeztu dute

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko aza. 14a, 15:58

Ikasleak Gorka Artola alkatearekin udaletxean, atzo. (Argazkia: Bergarako Udala).

Bergara 2030. Egin Herrixa Eskola Agenda 2030 ekimenaren 2024-2025eko ikasturteko aurkezpena egin zuten herriko ikastetxeek eguaztenean Bergarako Udaletxean.

Aranzadi Ikastolako, Ipintzako, Mariaren Lagundiko eta San Martin Herri Eskolako ikasle eta irakasleak elkartu ziren udaletxean, Gorka Artola alkatearekin, eta denek sinatu zuten diagnostiko partekatua egiteko konpromisoa.

Besteak beste, azaldu zuten aurtengo ikasturteko erronka zein izango den; hau da, adierazi zuten kontsumitzen dituzten elikagaiak nondik datozen eta non erosten dituzten aztertuko dutela.

Hala, Bergarako Udalak Bergara 2030. Egin Herrixa plan estrategikoa dauka martxan, eta, Udalak adierazi dutenez, planaren helburua da 2030era begira plangintza jasangarri bat adostea: "Plangintza hau nazioarte mailan Agenda 203ekin bat etorri da, bertan onartutako garapen iraunkorreko helburuarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak