Arratoiek hartu dute Bergarako Seminarixoa asteburu honetan; baina gidatu ditu Hamelingo Txirulariak eszenatokira, eta kantatu dute guztiek elkarrekin. Txundituta begiratu dituzte ikusleek, Bergarako aretoa guztiz beteta zegoela. Bergara Antzerki Musikalaren azken ikuskizuna da Hamelingo Txirularia, eta asteburu honetan taularatu dute. Arrakasta izan du; sarrera guztiak agortu dira.
Ikuskizunak eduki du berezitasunik beste urte batzuetakoarekin alderatuta; Valen Moñux ibiltzen da normalean zuzendari lanetan, baina oraingoan Ander Arrutik lagundu dio zeregin horretan, eta elkarlanean zuzendu dute musikala. Bestalde, hasierako narratzaileaz gain, ez da ohiko dialogorik egon; kantuz egin dute berba pertsonaiek.
Bi zuzendariek azpimarratu dute "harrera oso ona" izan duela ikuskizunak. Seminarixotik irten diren ikusleek ere zirraraz adierazi dute "oso polita" izan dela antzezlana.