Bergarako Udalak lehiaketara atera du Barrenkaleko lanen lizitazioa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko aza. 8a, 14:50

Bergarako Barrenkalea. (Argazkia: GOIENA).

Interesatuta dauden enpresek azaroaren 18ra arte aurkeztu ditzakete euren proposamenak.

Bergarako Udalak Barrenkalea kalea berriro urbanizatzeko lanen lizitazioa lehiaketara atera du. 1.600.570,26 euroko exekuzio-aurrekontua du –BEZa barne–, eta obrak egiteko epea lanak hasi eta hamar hilabetera amaituko da. Interesatuta dauden enpresek azaroaren 18ra arte aurkeztu ditzakete euren proposamenak.

Pleguan jasotzen denez eta BEB Arkitektoak SLren proiektuak jasotzen duenez, Bergarako er- digunean egingo diren lan horietan jabari eta erabilera publikoko lurzoruak berrituko dira. Lanak hiru zatitan egitea aurreikusten da: lehenengo zatiak Barrenkalea hartzen du, Irizar kalearekin eta Arrese kantoiarekin bat egiten duenetik Masterrekaraino; bigarrenak, San Martin plazatik Irizarrekin bat egiten duen tokira; eta hirugarrenak Egino Mallea eraikinaren plaza eta Irizar jauregiko lorategiekin duen lotura hartzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak