Astelehenean, hilak 11, hasiko dute Mizpirualdeko egoitzaren astea eta 17:00etan risoterapia tailerra egingo dute Virginia Imazek zuzenduta. Ondoren, 18:15ean, Musika Eskolako soka eta biola taldeak emanaldia eskainiko dute.
Martitzenean berriz, Evaren akademiako ikasleen txanda izango da eta Fit gipsy dance emanaldia aurkeztuko dute 17:30ean. 18:15etik aurrera, Musika Eskolako trikitilariek alaituko dute Mizpirualde.
Eguaztenean, flamenko jaialdia egingo du Camden akademiak 17:45ean hasita, eta ordu erdiren ostean, musika eskolako biolinak izango dira entzungai.
Zarzuela eta antzerkiak
Azaroaren 14an opera eta zarzuela emanaldiak izango dira ikusgai 17:15ean eta ondoren, Musika Eskolako dantzak.
Egubakoitzean, Eibartik etorriko da La novena antzerki taldea 17:15ean eta 18:15ean Alai Berri taldeak girotuko du egoitza.
Zapatuan egun osoko jaia
Ospakizunaren azken eguna izango da azaroaren 16a eta 11:45 meza egingo dute abesbatzarekin. 12:45ean, berriz, bazkaria Musikal Arabak girotuta, eta ostean, dantzaldia egingo dute Gau Argi taldearekin.