Emakumezkoen gazte mailako taldeak eguenean Zurizuriren aurka irabazi zuten 29 eta 15; zapatuko norgehiagokan ere nagusi izan ziren Bera Bera 18 eta 27 mendean hartuta. Bi garaipenekin bigarren postuan amaitu dute lehen fasea.
Kadete neskek berriz, domekan 18 eta 5 garaitu zuen Autlan Aloñamendi eta lehen fasea hirugarren postuan amaitu dute.
"Amaierako sailkapen hauekin, bi taldeek lortu dute hurrengo fasera Gipuzkoako talde onenekin batera pasatzea, eta aurretik jubenil mutilek lortu zutela ere kontutan hartuta, Bergarako 3 talde kadete eta jubenilek lortu dute bigarren fasera Gipuzkoako onenen artean sailkatzea, hasiera batean helburuen artean ere sartzen ez zen emaitza lortuz", adierazi dute BKEko eskubaloi sailetik.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak