Euren lanak Aroztegin erakutsi nahi dituzten artistek Bergarako Udal Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztu behar dituzte eskabideak, edo bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste bitarteko batzuen bidez.
Udalak aurreratu du eskaerak aintzat hartzeko udalak prestatutako ereduari jarraitu beharko diola artistak. Horrekin batera, euren ibilbide artistikoa jasotzen duen dosierra, erakutsi nahi dituzten lanen argazkiak eta horien behin-behineko zerrenda ere aurkeztu beharko dituzte.
Hautaketen xehetasunak
Udaletik azpimarratu dute eskaera aurkezteak ez duela bermatzen egindako erakusketa-eskaintza 2025eko urteko programaziorako onartua izango denik, batzorde misto batek egingo baitu azken aukeraketa jasotako proposamenak ebaluatuta.
Udalak jakinarazi du baldintza-agiriak ezartzen duela, aurreikusitakoez gain bestelako ekintzak egin behar badira, batzorde mistoak izango duela eskaera horiek ebazteko eskumena, baina Alkatetzat berretsi beharko dituela. Halaber, aretoa 2025ean ezinbesteko arrazoiengatik itxi beharko balitz, gauzatu ezin diren programatutako erakusketek lehentasuna izango dute 2026ko programazioan.