Larrea eta Uribarri azkarrenak aurtengo Soraluze-Bergara lasterketan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko aza. 2a, 21:08

Ekain Larrea eta Ainara Uribarri helmugan sartzen.

Korrikalarien lasterketan, Aitor Mimenza eta Andoni Gomez sartu dira Ekain Larrerearen ondoren helmugan. Nesken podiuma, berriz, Ainara Uribarrik, Nerea Baenak eta Aitziber Urkiolak osatu dute. 360 parte-hartzailek hartu dute parte guztira guztira.

Guztia 360 parte-hartzailek egin dute aurtengo Soraluze-Bergara lasterketa: hiruk handbikean eta gurpildunekin, mordoska batek patinen gainean eta korrika gehienek. 

Ordu laurdeneko tartearekin, 17:00etan abiatu dira azkenak, korrikalariak. Soraluzen irteera eta Bergaran helmuga; hamar kilometroko lasterketa. Larrea eta Mimenza joan dira lasterketako buru kilometro askotan baina Begarara zenbat eta gertuago egon, eta gero eta abantaila handiagoa hartzen joan da Larrea, helmugan sartzen lehena lortzeraino. Joan den urteko lasterketako istorioa errepikatu da aurten ere. "Errelebo naturala izan da. David Garciak irabazi du lasterketa hau askotan, nik hartu nion aurre hari eta orain Ekainek neri. Oso ondo dabilen korrikalaria da eta normala da", zioen Mimenzak lasterketaren amaieran. Larreak, aldiz, bizkaitarraren maila ona nabarmendu du: "Aitor oraindik fuerte dago, eta gaur horrela izan da, baina hurrengo urtekoan batek daki". Gomez, pozik zegoen hirugarren postuarekin: "Bergara bertaraino etorri naiz lagun batekin, baina herriko biribilgune batean aurrea hartzea erabaki dut". Gomez, gainera, izan da helmugan sartu den lehen bergararra.

Nesken kategorian, Ainara Uribarri oñatiarra, Nerea Baena arrasatearra eta Aitziber Urkiola eibartarra izan dira azkarrenak. Denboraldia bukatuta, azken lasterketa egitera etorri da oñatiarra: "Helburua giroaz disfrutatzea zen eta ahalik eta azkarren egitea. Lortu dut erritmoa mantentzea eta pozik nago. Orain bi astetan atseden hartuko dut eta hurrengo urterako helmugak pentsatu". Baena gustura agertu da bigarren helmugaratuta: "Oso aurrean ikusten nuen lehena. Nik nire martxa hartu dut eta ondo bukatu dut; gustura nago. 2015ean nuen denbora jaistea zen helburua, eta lortu dut". Berdin Urkiola ere: "Lehen bost kilometroak gustura egin ditut baina gero, hezetasunagatik edo, kosta egin zaizkit hortik aurrerakoak. Baina pozik nago egindako lasterketarekin".

Antxintxika elkarteak antolatu du aurten ere lasterketa hau eta antolakuntzakoak pozik zeuden izandako harrerarekin. "360k eman dute izena, ez dugu 400eko kopurua gainditu baina asteburu luzea izanda normala ere bada hori. Kopuruarekin oso pozik gaude, hala ere. Aurten aldaketa batzuk ere egin ditugu, dortsalak, adibidez, Bergarara eraman ditugu denak eta autobus lanzadera gehiago jarri ditugu. Ea aldaketak gustukuak izan diren edo ez", zioen antolakuntza taldeko Mikel Lasak.

Korrikalariez gain, handbike-an eta patinetan parte hartu dutenak ere izan dira gaurko lasterketan. Batzuendako lehen aldia izan da, beste batzuk aurreko urteetako denbora hobetzea izan dute helburu eta zenbaitzurendako hurrengo astean egingo den Behobia-Donostia lasterketarako entrenamendua. 

SAILKAPENAK

Korrikalariak, gizonezkoak

  1. Ekain Larrea: 0.30.47
  2. Aitor Mimenza: 0.31.14
  3. Andonio Gomez: 0.32.33
  4. Xabier Labaka: 0.32.44
  5. Andoni Elduaien: 0.33.08
  6. Ibon Aristimuño: 0.33.25
  7. Julen Etxebarria: 0.33.30
  8. David Garcia: 0.33.53
  9. Iban Delgado: 0.34.25
  10. Diego Calderon: 0.34.27

Korrikalariak, emakumezkoak

  1. Ainara Uribarri: 0.38.56
  2. Nerea Baena: 0.39.45
  3. Aitziber Urkiola: 0.40.09
  4. Nora Narbaiza: 0.41.22
  5. Itsaso Gangoitia: 0.42.16
  6. Miren Josune Bikuña: 0.42.16
  7. Izaskun Aizpiri: 0.43.07
  8. Olatz Manuel: 0.43.27
  9. Edurne Arakistain: 0.44.20
  10. Maria Jose Zafra: 0.44.46

Patinatzaileak, gizonezkoak

  1. Sergio Uriarte: 0.17.24
  2. Joxu Arana: 0.18.04
  3. Jesus Maria Jimenez: 0.18.34
  4. Igor Garate: 0.18.41
  5. Ander Garitano: 0.18.42
  6. Narciso Diaz: 0.18.42
  7. Iñaki Malfonado: 0.19.55
  8. Jon Ander Egaña: 0.22.35
  9. Jon Zabala: 0.23.51
  10. Julio Rodriguez: 0.24.31

Patinatzaileak, emakumezkoak

  1. Berezi Martinez de la Fuente: 0.18.34
  2. Amale Mujika: 0.19.57
  3. Oihane Etxeberria: 0.21.37
  4. Andrea Acosta: 0.21.43
  5. Leire Etxeberria: 0.25.09
  6. Itxaso Agirre: 0.26.29
  7. Begoña Agirre: 0.26.29
  8. Neritzel Albisua: 0.29.40
  9. Karmele Ezenarro: 0.29.42
  10. Itziar Zabaleta: 0.30.08

 

 

Erlazionatuak

Soraluze-Bergara lasterketako argazkiak

Oihana Elorza Gorostiza aza 03 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak