Fernando Perez de Labordak kaleratu berri duen Euskal Herria: La mirada extranjera liburua aurkeztuko du eguenean, azaroaren 7an, arratsaldeko zazpietan, Olaso dorrean. Historian zehar Euskal Herria bisitatu duten eta lurraldeaz nahiz bertako biztanleez hitz egiten duten 1.219 gizonezko eta emakumezko bidaiariren adierazpenak jaso ditu liburuan Perez de Labordak. Ikerketa-lan baten ondorioa da eta Euskal Herriaren begirada "zabala, kritikoa eta afektiboa" eskaintzen du.
Testigantzetan jaso du bidaiari haiek zer-nolako esperientzia bizi izan zuten hona etorri zirenean, eta zer pentsatzen zuten euskaldunez eta hemengo bizimoduaz, ohiturez eta hizkuntzaz. "Obra aitzindaria da, entziklopedikoa, eta kontsulta-liburu gisa balioko dio bere buruari galdetu nahi dion orori nola ikusi gaituzten besteen begiek denboraren joanean".