Baserritar Misto Profesionala egitasmoaren helburua da lehen sektorean jarduera profesionala garatu nahi duten pertsonei laguntza ematea, "enpresatik esparru horretara modu jasangarrian igarotzeko, prozesu honetan bi lanak uztartuz". Horregatik, ekimenak %50 lanaldi-murrizketa proposatzen du ekimenak, interesa duenak bere jarduera baserriko lanarekin bateragarria izan dadin modu profesionalean, diru-sarrerak bi lanetatik etor daitezek.
Bete beharreko baldintzak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitasmoa 18 eta 55 urte bitarteko herritarrei zuzenduta dago, eta parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da kontratu mugagabea nahiz lanaldi osokoa izatea eta enpresan gutxienez 18 hilabeteko antzinatasuna izatea.
Azaldu dutenez, bazkide langileen kasuan, 10 bazkide baino gehiago dituzten erakundeetako bazkide langileek soilik izango dute laguntza jasotzeko aukera. Langile berrien kasuan, lan-kontratu mugagabe berriek lanaldiaren %50 izan beharko du. Enpresen kasuan, berriz, haien jarduerak ez du lehen sektoreari lotuta egon beharko.
Programa honek sei urteko iraupea izango du eta Aldundiak konpentsazio ekonomikoa emango die baserritar nahiz enpresei lanaldi murrizketari aurre egiteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean dago informazioa osorik eta harremanetarako helbide elektronikoa ere jarri du: bmp@gipuzkoa.eus.