Elikaenea proiektua bera eta elikadura burujabetzara bidean eman dituen pausoak ezagutzeko egingo dute ekintza. Bisitan parte hartzera animatu ditu herritarrak bailarako EH Bilduk.
Otsailean aurkeztu zuten Debagoiena geuretik loratzen ekimena, eta dinamikaren helburua da ibarrean martxan dauden edo abiarazi nahi diren "proiektu eraldatzaileak" ezagutaraztea. Lehen bisita Oñatin egin zuten, Onaro proiektua eta energia burujabetzaren bidean egindako bidea ezagutzeko.