Gazte mailako mutilen taldeak 26 eta 29 irabazi zuen Donostian Sallekoren kontra.Bigarren postuan amaitu dute lehen fasea eta eta, horrenbestez, gazte mailako sei talde onenekin batera sailkatu da hurrengo fasera. Maila berean, emakumezkoek 31 eta 20 irabazi zioten Egiako taldeari eta bigarren postuan mantentzen dira sailkapenean.
Senior mailan ez dute garaipenik lortu. Senior neskek denboraldi honetan irabaztea zer den ez dakite oraindik, hirugarren jardunaldian etxean jokatu duten partidan 17 eta 25 galdu baitute. Klubetik azaldu dute, bazekitela taldearen itzulera senior kategoriara "zaila" izango zela, "baina aste honetan partida txar baten ostean galdu dute, erasoko jokoan ideia argi gabe geratu baitziren".
1. lurraldeko senior mutilek, aldiz, denboraldiko lehen porrota jaso zuten gol bateko aldeagatik galduta, 25 eta 24, Hondarribiaren kontra, eta laugarren postura jaitsi dira sailkapenean.
Hauek izan dira Bergarako eskubaloi taldeen asteburuko emaitzak:
- Senior neskak, 1. lurraldekoa: Mondragon Lingua BKE 17 - 25 La Salle Legazpi
- Senior mutilak, 1. lurraldekoa: Done Pedro Hondarribia Bidasoa 25 - 24 Soraluze BKE
- Senior mutilak, 2. lurraldekoa: Erreka BKE 19- 19 Urnieta Guria jatetxea
- Jubenil neskak, 1. fasea: Goizper BKE 31 -20 Egia Seicar
- Jubenil mutilak, 1. fasea: Saieko Oxkarbi Taberna 26 - 29 Atmosfera BKE
- Kadete neskak, 1 fasea: Dikar BKE 22 - 29 Saieko Olatz Ibarra Ileapaindegia
- Kadete neskak, B txapelketa: Zuritex 38 - 8 Bergara KE
- Infantil mutilak, B txapelketa: Bergara KE 33 - 23 Leizaran Horia