'Salsartin' aurkeztu du Bergarako Musika Bandak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urriaren 20a

Frontoiko obrak direla eta, Bergarako Musika Bandak herriko plazan eman du urriko kontzertua. Ekainetik batuta hartu gabe egon ostean, Enrike Txurruka bandako zuzendariak gidatu du emanaldia, eta programako sei abesti jo ostean, Txurrukak berak moldatutako Miguel Gonzalez Bastidaren San Martin martxa musikatu dute saltsa bertsioan. Bideoan dago jasota bandak Salsartin jo duen unea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak