Mark Duti eta Braulio musika taldeek kontzertua emango dute gaur, gaueko hamarretan hasita, kartzela zaharrean, Oztoporik Ez! kolektiboak antolatuta, eta ondoren, etxeko DJek jarriko dute musika.
Mark Duti Donostian sortutako taldea da eta askotariko estiloak lantzen ditu; rock progresiboa da abestien ardatz nagusia. 2024an Haitzuloa eta Sugea EPak eta LP homonimo bat kaleratu zituzten.
Braulio, berriz, Ondarroako musika taldea da, eta rocka lantzen dute euren aniztasun eta askatasunean. Hiru lan dituzte kaleratuta, eta, gaur egun, azken lana, Bidali on, aurkezten ari dira. Sarrerak zortzi euro balio du.