Emandako informazioaren arabera, ertzainek ibilgailua abiadura motelean zihoala ikusi dute, eta hilaren 7an Guadalajaran (Espainia) lapurtutako bat zela jakin. Hura gelditzen saiatu dira, baina, ihesera jo du gidariak, su-itzalgailu bat piztearekin batera ikusmena oztopatzeko. "Martxan zegoen furgonetatik salto egin du gidariak, eta korrika ihes egiten saiatu da", bertan geldiarazi duten arte: "Agenteei bortizki aurre egin ondoren".
Ibilgailua lapurtzea, desobedientzia eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatua egotzi dizkiote gizonezkoari, eta epailearen aurrera eramango dute polizia-eginbideak amaitzean. Gainera, Ertzaintzak erantsi du atxilotuak ez zuela gidabaimenik.