Pertsona bat zauritu da GI-627 errepidean izandako istripuan

Goiatz Arana Begiristain 2024ko urriaren 11

18:00etan gertatu da istripua, Ola auzoan, Maltzagarako noranzkoan. Ertzaintzatik jakinarazitakoaren arabera, txirrindulari baten eta autobus baten artean izan da. Lagun bat zauritu da ondorioz -argitzeke, oraindik, txirrindularia den- eta ezbeharra izandako lekuan bertan artatzen ari dira. Istripuaren arrastoak bidean daude eta Ertzaintzak errepidea moztu du bi noranzkoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak