Kultur ekintzaz beteta dator urria San Joxepekoentzat

Julen Murua Mesonero 2024ko urr. 11a, 18:00

San Joxepe elkarteko kideak, bazkari batean.

Bisita gidatuak, hitzaldiak, irteerak eta bazkariak egingo dituzte urrian San Joxepe Nagusien elkartekoek.

San Joxepe Nagusien Elkarteak urrirako kultur egitarau zabala antolatu du. Urriaren 1ean ospatu zuten Nagusien Nazioarteko Eguna, eta horren baitako hainbat ekintza egin zituzten hurrengo egunetan; esaterako, urriaren 8an El reto de la nueva longevidad hitzaldia egin zuen Javier Yanguasek udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta urriaren 9an ateak ireki zituzten ARIN-eguneko arreta zentroan. Datozen egunetarako ere hainbat kultur ekimen antolatu dituztela aurreratu dute San Joxepe elkartekoek: besteak beste, hilaren 14tik 18ra Laboratoriumera egingo dituzten bisita gidatuak, urriaren 18an Aranzadi Ikastola, Maria Lagundia eta San Martin ikastetxeetako ikasleek San Joxepera egingo duten bisita eta urriaren 21ean Bergarako Gazte Ikerlariek Seminarixoan adimen artifizialari buruz egingo duten hitzaldia iragarri ditu elkarteak. Goienaren webgunean daude urriko gainontzeko hitzorduak: www.goiena.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak