Ignacio Arakistain eta Aritz Segura musikarien txanda

Julen Murua Mesonero 2024ko urr. 11a, 12:30

Juan de la Rubia eta Xabier Urtasun, lehenengo kontzertuan.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barruan, kontzertua egingo dute, bigarrenez, Bergaran.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 25. urteurrena ospatzen ari dira urrian, eta Bergara da emanaldiak jasotzen ari den herrietako bat. Urriaren 13an beste kontzertu bat izango da herrian, Santa Marina parrokian (19:00), eta Ignacio Arakistain organista eta Aritz Segura zeharkako flauta jotzailea izango dira protagonista nagusiak.

Musikari gipuzkoarrak

Arakistain azpeitiarra da, eta musika munduan lehen pausoak herriko Juan de Antxieta musika eskolan eman zituen. Ondoren, haren ibilbidea Donostiako Francisco Escudero erdi mailako kontserbatorioan jarraitu zuen. Segura, berriz, errenteriarra da, eta bertan eman zituen lehen pausoak musikaren munduan. Hark ere Donostiako Francisco Escudero musika kontserbatorioan egin zituen ikasketak; gradu profesionalekoak, hain zuzen. Eta gaur egun, haren ibilbide artistikoan lanean diharduen bitartean, Bergarako eta Lesakako musika eskoletan ere egiten du lan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak