Elkarretaratzea eginda salatu dute Iruñeko erailketa matxista

Mirari Altube Arrese 2024ko urriaren 10a

Martxanterek deituta Nahikua da! esan dute Bergaran. Urriaren 9an Iruñeko Arrotxapea auzoan izandako erailketa matxista salatu gura izan dute horrela eta gogorarazi dagoeneko bost emakume hil dituztela aurten Euskal Herrian. Egubakoitzean, Aretxabaletan (18:30ean, Herriko Plazan), Oñatin (19:00etan, Foruen plazan) eta  Arrasaten (20:00etan, Herriko Plazan) ere egingo dituzte elkarretaratzeak.

Eguazten goizaldean hil zuen gizon batek labankadaka batez 20 urteko Kayle Villar Pons iruindarra, Arrotxapea auzoko etxabe batean.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak kalera ateratzeko deia egin du erailketa salatzeko eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko eta Debagoieneko hainbat herritan egin dute bat dei horrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak