Trukuzikin elkarteak antolatuta, skate zaleen topaleku bilakatu da Bergarako Labegaraieta auzoa, Skate Festa egin baitute. Hala nahi zuten herritarrentzako, skate hastapenak izan dituzte goizean, eta parrillada, berriz, ondoren. Skate librean aritu dira arratsaldeko lehen orduan, eta haur eta helduen txapelketei ekin diete 17:00etan. Hemen dituzue skate zaleen argazkiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.