Hilaren 21ean bilduko dira Bergarako Udal Gobernua eta Langileen Batzarra

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urr. 4a, 13:38

Irailaren 3an udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako batzarra. (Argazkia: Udaleko langileen batzarra).

Negoziazio mahaia eratuta "aukera zabaldu" dela uste dute langileek, baina mobilizazioekin jarraituko dute.

Udaleko Langileen Batzarrak jakinarazi du negoziazio mahaia adostu dutela Udal Gobernuarekin: "Bi aldeek negoziazio markoan elkarrizketa zintzo eta eraginkorra bermatzeko elementuak zehaztu eta adosteko egindako proposamena onartu dugu".

Batzarrak dio "mobilizazioei esker" lortu dutela "jarrera aldaketa egotea Udal Gobernuan" eta "irailaren 26an eratu zen negoziazio mahaia" eratzea –21ean elkartuko dira–. Konponbidea 5 puntu negoziazio mahairako edukiak aurkeztu eta onartu direla berretsi du, eta argitu euren aldarrikapenak "oraindik lortu ez" dituztela badakitela, baina "aukera bat" zabaldu dela baloratzen dutela. Gaineratu dute urrian mobilizazioekin jarraituko dutela.

Bost eskaera dira langileen batzarrak egiten dituenak: negoziazio mahai gardena, Udaleko lanpostuen balorazio orokorra; lantaldea gaztetzeko plangintza, lan hitzarmena negoziatzea eta kontratazio politikak aldatzea, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak