25. aldiz egingo da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa

Julen Murua Mesonero 2024ko urriaren 3a

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. zikloko une bat.

Bergarako Udalak, Azpeitiko eta Azkoitiko udalekin eta Fray Joseph Echevarria Elkartearekin batera, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 25. edizioa antolatu du.

Santa Marina parrokian izango dira hiru kontzertuak, urriaren 6an, 13an eta 20an –guztiak, domekak–, 19:00etan hasita. Urriaren 6ko kontzertuan Juan de la Rubia organista castelloarra eta Xabier Urtasun organista nafarra izango dira protagonistak; hilaren 13an, Ignacio Arakistain organista azpeitiarrak eta zeharkako txirula jotzen duen Aritz Segura errenteriarrak emango dute kontzertua; eta, zikloa amaitzeko kontzertuan, urriaren 20an, Bergarako San Pedro elizako organo-jotzaile titular Aitor Oleak emango du kontzertua, besteak beste, haren ekimenez sortu zen Airean ahots taldeak lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak