Angiolillo liburutegiaren ehungarren ekintzan, Wide Boards eta Stupid Fucking People

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urr. 1a, 15:13

Wide Boards eta Stupid Fucking People taldeak, hurrenez hurren.

Urriaren 3an, eguenean, emango dute kontzertua bi taldeek Kartzela Zaharrean, 19:00etatik aurrera; 8 euroko prezioa du sarrerak.

78 liburu aurkezpen, zortzi kontzertu emanaldi, zortzi gau-antzerki, bost hitzaldi eta magia ikuskizun bat antolatu ditu martxan hasi geroztik Angiolillo liburutegiak, eta ehungarrenera bidean da, Wide Boards eta Stupid Fucking People taldeen kontzertuak izango baitira eguenean, hilaren 3an. "Asturiasetik, Avileseko itsasadarretik datorren musika taldea da Wide Boards, eta skate rock-a da bere estilo musikala; zure skatea hartu eta barruan daramazun amorru guztia bota araziko dizun banda da", adierazi dute antolatzaileek.

Stupid Fucking People taldea, berriz, Donostia eta Gasteiz artean sortutako talde "nahiko berri bat" da, baina "eskarmentu handiko musika taldeetako" musikariak ditu: "Estiloari dagokionez, power punk-a da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak