Iker Badiola Etxaburu da EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari berria

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urr. 1a, 10:42

Iker Badiola Etxaburu, Bergaran bizi den ondarroarra. Irudia: EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen hitzetan, Katedra "erreferentzia bihurtu da [Espainiako] estatu mailan kulturaren esparruan zientzia gizarteratzen egindako lanarengatik", eta Badiolak hartuko du horren zuzendaritza, "eskarmentua" duelakoan.

Iker Badiola Etxaburu da EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari berria, Eva Ferreira errektoreak hala izendatu ondoren. "Helburu nagusia da Katedrak zientzia-dibulgazioan duen erreferentzialtasunari eustea. Gizartean ezagutza hedatzen jarraituko dugu gizarte eragile desberdinekin lankidetzak sortuz eta saretuz", adierazi du Badiolak.

Bergaran bizi den ondarroarra 2001ean lizentziatu zen Biologia Zientzietan, eta 2007an eskuratu zuen doktore titulua; tarte horretan, besteak beste, ikertzaile gazte onenaren saria jaso zuen 2006an. Egun, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean da irakasle eta Biologia Zelularra eta Histologia Saileko zuzendari akademikoa ere bada. Horrez gain, 28 artikulu zientifiko argitaratu ditu, histologiari buruzko lau liburu idatzi eta hiru doktore tesi zuzendu ditu; are gehiago, nazioartean ere egonaldiak egin ditu, eta egun gibeleko metastasiaren aurkako terapia berriak lortzeko lanean dabil EHUko Signaling Lab taldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak