Aurtengo maiatzean sortu zen Lanbroa elkartea, askotariko gaien gaineko hitzaldiak eta ostean afariak egiteko. Bada, urrirako Lehen Karlistaldiari buruzko hiru hitzaldi-afari iragarri dituzte; guztiak 19:00etan, Irizar jauregian.
Gonbidatu bereziekin
Urriaren 4an, karlisten oldarraldiaren aurrekariak eta ondoko gerra izango dituzte hizpide Historia Garaikideko katedradun Joseba Agirreazkuenarekin; hilaren 11n, Karlistaldian Bergara inguruan euskarak zuen egoeraz jardungo dute Juantxo Madariaga historialariarekin; eta urriaren 25ean, Bergarako besarkada eta beste bake sai batzuk izango dituzte berbagai Zumalakarregi Museoko arduradun Mikel Alberdirekin.
Ostean, afaria
Hitzaldien ostean afaria egingo dute Umore Ona elkartean, 18 euroren truke. Bertaratu ahal izateko, 610 28 97 48 zenbakian eman beharko da izena.