Hiru libururi buruz jardungo dute literatur solasaldietan

Julen Murua Mesonero 2024ko ira. 30a, 12:03

Solasaldietan jorratuko dituzten liburuen azalak.

Urriaren 23an hasita, denera hiru literatur solasaldi egingo dira; oraindik badago izena emateko aukera.

Jardunek eta Udalak literatur solasaldiak antolatu dituzte udazkenerakom Udal Liburutegiaren laguntzarekin. Izena eman daiteke Udal Liburutegian edo Jardunen Oxirondoko egoitzan.

Biografikoen aldeko apustua

Mikel Antzak gidatutako hiru saio egingo dituzte Irizar jauregian, eta "hiru liburu nahiko biografiko" aukeratu ditu: urriaren 23an, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materialak liburua izango dute hizpide –liburutegian eskura daiteke–, eta Antzak dio liburuaren aukeraketa egin duela "Rodriguez KITn (Kartzelako Irakurleen Taldea) egongo dela aprobetxatuta"; azaroaren 20an, Mikel Zubimendiren Han egon zen –Jose Luiz Elkororen gainekoa– liburuaren gainean hausnartuko dute: "Noski, herriko bi pertsonaren hitzak jasotzen dituen liburua delako"; eta, azkenik, abenduaren 18an, Xamar-en Etxera bidean liburua izango dute berbagai, "euskararen galera eta berreskurapena jasan duen herri baten historia jasotzen duelako"; saio guztiak 18:30ean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak