Berdinketa gazia Soraluce BKErentzat ligako lehen partiduan (21-21)

Hasier Larrea 2024ko ira. 29a, 17:23

Gipuzkoako Gizonezkoen 1. Lurraldeko txapelketa asteburuan abiatu da hainbat berdinetarekin, tartean, bergararren eta Aritzbatalde zarauztarren artean jazotakoa.

Etxean debutatu zuen atzo arratsaldean Soraluce BKEk, Labegaraietako kantxan. Partidaren zati handi batean aurretik joan ziren markagailuan baina, minutu baten faltan, "bisitariak partidutik kanpo zeudela, behar baino gol gehiago jaso eta zapore txarreko berdinketarekin konformatu behar izan genuen", adierazi du Joseba Elortza entrenatzaileak.

Aurten igoera fasea aldaketekin etorriko da eta mahoneroen helburua lehen bosten artean sailkatzea izango da, "play-offa jokatu ahal izateko". Datorren astean Urnietaren kantxan jokatuko dute.

Puntu bakarrarekin konformatu behar izan ziren, baita ere, Arrasateko Mugarri Ingoukoak, 22na egin baitzuten Donostiako Egia Kosko tabernaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak