Angiozarren jaietan murgildu dira bete-betean

Hasier Larrea 2024ko ira. 28a, 14:14

Suziriekin, kanpai-hotsekin, San Migelen jaitsierarekin eta Angiozarko dantzariekin abiatu dira Angiozarko jaiak ostiral arratsaldean. Gaua Harrikada eta Babes Gabe taldeek girotu dute.

Gaur, zapatua, Herri Eguna ospatuko dute: umeendako jolasak (12:00-14:00); herri bazkaria (14:30); Pagomendin ogitartekoak (20:00); argi festa eta Emaion taldearekin erromeria (22:00).

Domekan meza egongo da Bergarako erretiratuen abesbatzarekin (11:00) eta ondoren luntxa egingo dute Pagomendin. Puzgarriak ere egongo dira, 12:30etik 14:30era eta 16:00etatik 17:30era, eta 17:45ean Two Much Circus taldearen Doble Bill ikuskizunaz gozatu ahalko da elizpean. Jaiak txokolate-janarekin (19:00) eta San Migelen zeruratzearekin (20:00) amaituko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak