Herbehereetako Warsnveld herritik etorritako 44 ikasle eta lau irakasle izango dira Mariaren Lagundia ikastolako ikasleen etxeetan irailaren 29tik urriaren 4ra, aspaldian egiten dute elkartruke bati bide emateko. Elkarrekin hainbat ekintza egingo dituzte, hala nola alkateak harrera egingo diete udaletxean, eta Bergara txokoak zein inguruak ezagutzeko bisitak ere egingo dituzte. Ondoren, proiektua jarraitzeko, Mariaren Lagundiko 42 ikasle eta hiru irakasle joango dira Herbehereetara martxoaren 29tik apirilaren 5era.
Ikastolako irakasleek azaldu dutenez, esperientzia hau ikasleentzat "aberasgarria" dela uste dute, "gaur egun eleaniztasunak duen garrantzia kontuan izanda eta pertsonaren errealizazio eta garapena lantzeko". Haien hitzetan, era horretan, ikasleak atzerriko hizkuntzaren "erabilera eta ezagutzaren garrantziaz jabetuko dira modu kontziente batean", nabarmendu baitute beste herrialde batzuetako kultura, jendea eta ohiturak ezagutzeko ingelesa erabiltzea aukera "ezin hobea" iruditzen zaiela.