Taun Taun Teatroak sustatuta, Bergarako Udalaren laguntzarekin, bueltan da Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen mostra. Bi urtean behin egiten da, hamazazpigarren aldia izango du aurten, eta urriaren 4tik 6ra bitartean izango da. "Nabarmena da jaialdiak duen jarraitasuna. Handia ez izan arren, bere ibilbidean munduko herrialde ezberdinetatik iritsitako 190 artista baino gehiagok bisitatu dute. Aurtengoan, aurreko edizioetan egin den legez, ikuskizun ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herritar eta bisitariek askotariko espazioetan".
Ikuskizunei dagokienez, hiru izango dira urriaren 4an, egubakoitzean: Wireless, Origen eta Igaro. Urriaren 5ean, berriz, gehiago: Un ratito, SIE7m, Flexus, Bufa&Sons, Filar eta Ximurrak. Azkenik, urriaren 6an: Musika tresna tailerra, SIE7m eta Eros.
Sarrerak eskuragarri
Seminarixoan egingo diren ekintzetarako sarrerak eskuragarri daude. Gaztetxean eta Aroztegi aretoan egingo diren ikuskizunetarako sarrera, berriz, librea izango da lekuak bete arte. Azkenik, instrumentu tailerrari dagokionez, 7 urtetik aurrerakoei zuzenduta dago eta plazak mugatuak dira.
Hemen ikuskizunei buruzko informazio osatua.