GURE Lorentxoko, etxebizitza fase berria Bergaran

Babestutako edukia 2004ko ira. 23a, 16:24

Lorentxoko etxebizitza-fase berri bat merkaturatzen hasi da Bergarako San Lorenzo auzoan Grupo Eibar; proiektatutako azken eraikina da, bizitegi-eremu honen amaiera bikaina izatea promesten duena: GURE Lorentxoko, inoiz baino gureago.

Bergarako auzo horren hirigintza-berrikuntzaren buru izan da Grupo Eibar 2009az geroztik. Bada, azken fase honek, orain, azken hamabost urteotan hazten joan den proiektu baten amaiera irudikatzen du, Bergarako txoko hau eraldatuz; merkatuaren beharrekin bilakatuz joan den proiektua da, eta, batez ere, bizitza arnasten den espazio bihurtu da: berria, birsortua eta gaztea.

Diseinu berritzaile eta moldagarritasunarengatik bereizten da GURE Lorentxoko. Hain justu, askotariko etxebizitza-aukerak eskaintzen ditu: logela bateko edo biko beheko solairuak, biltegiarekin; bi logelako atikoak edo hiruko duplex atikoak; bi edo hiru logelako etxebizitzak. Horietako bakoitza, gainera, espazioa eta argi naturala maximizatzeko sortua da, etxeko une bakoitza gozamenerako momentu izan dadin.

Gure Lorentxokon etorkizuneko bizilagunek espazio batzuk pertsonalizatzeko aukera dute; esate baterako, sukalde ireki bat egin edo egongela itxi bat, edozein bizimodutara egokituz. Gainera, terraza zabalak dituzte etxebizitza guztiek, hala nola bista argiak eta arratsaldeko eguzkia eskaintzen dituztenak, egunaren amaieran erlaxatzeko ingurune perfektua sortuz.

Sukaldeak azken belaunaldiko etxetresna elektrikoz hornituta daude erabat, eta zoru erradiatzaileko berokuntza-sistemak erosotasun termiko ezin hobea bermatzen du une oro. Logeletako horma-armairuak, berriz, Grupo Eibar-ek kalitatearekin eta funtzionaltasunarekin duen konpromisoaren beste lekukotasun bat dira.

Bergarako komunitate gazte honetako parte izateko aukera eskaintzen du, finean, GURE Lorentxokok, auzo lasai honetaz gozatzekoa. Lorentxoko-ko zure etxe ideala ezagutzeko unea da. Xehetasun bakoitza kontu handiz pentsatua da zuretzat.

Bergarako bulegotik (Ernai Kalea, 1) pasatzera animatzen zaituztegu, Grupo Eibar-en produktu handi honi buruz gehiago ezagutzera: 618 614 541.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak