Bergarako ludotekak, doakoak aurrerantzean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko ira. 20a, 09:49

Oxirondoko Aidau haurren zerbitzua eta Angiozarko zein Osintxuko ludotekak doakoak izango dira ikasturte honetatik aurrera, Udalak ordenantza fiskaletan txertatu duen neurri bat dela-eta. Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 30era arte ate irekiak izango dira nahi duenak zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezan.

Ludotekak haurren hizkuntza ohiturak aldatzeko izan dezakeen eragina ikusita eta auzoetako eta herriko haurren inklusioa helburu izanda, 2024rako ordenantza fiskaletan erabaki zen herriko hiru ludotekak –Aidau Haurren zerbitzua, Angiozarko ludoteka eta Osintxuko ludoteka– doakoak izatea. "Haurren arteko komunikazioa euskarazkoa izateko eta zerbitzu hezitzaile hau herriko haur guztiengana iristeko modurik eraginkorrena doakotasuna da. Helburu horretan, pauso berri bat eman dugu eta ez da bakarra izango, Bergara hezigarriago bat lortu nahi dugulako", dio Maite Usabiaga zinegotziak.

Orain arte tarifa soziala eskatzeko aukera ere bazegoen, baina soilik tarifa sozialeko onuradunak zeukaten ludoteka dohainik erabiltzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak