Borrokan jarraitzeko grinaz daudela adierazi dute: "Plazara itzuliko gara, guztiendako pentsio duinak aldarrikatzera, osasun eta zainketa zerbitzua publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izan dadin. Sei urteko borroka ez da nahikoa izan gobernarien jarrera aldatzeko, eta ahaleginak areagotu egin behar ditugu. Ahalik eta jende gehien erakartzen eta konbentzitzen saia gaitezen, dauzkagun erronkek merezi dute".