Bihar izendatuko dute Iñigo Alberdi Bilboko Koral Elkarteko zuzendaria Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko adiskide numerario. 12:00etan izango da, Seminarixoan, eta hitza hartuko dute Bergarako alkate Gorka Artolak, Elkarteko Gipuzkoako lehendakari Luis Elizegik eta adiskide numerario Jon Baguesek. Kantuz sortu gara izango da Alberdiren sarrera ikasgaia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.