Irailaren 21ean, zapatuan, Orreagatik iragan hurbilera antzezlana ikusteko aukera izango da Bergarako Seminarixoan: "1.200 urte bete dira aurten, Orreagako bigarren gudaren ondoren, Eneko Aritza Iruneko Erresumaren errege aldarrikatu zutela garaiko euskaldunek. Horren harira ondu dute antzezlan hau", adierazi dute Nabarralde Fundazioko kideek.
20:00etan hasiko da antzezlana, euskaraz izango da, eta dagoeneko salgai daude sarrerak 8 eurotan.