Burrunba doinuz jantzi dute bergarar txikienek herria

Aitor Agiriano Arrese 2024ko ira. 16a, 21:15

300 haur eta gaztetxok parte hartu dute udal biltegian hasi eta Herriko Plazan amaitu den umeen danborradan. Aurten, gainera, martxa berria jo dute estreinakoz. Izan ere, Pello Garitanoren omenez Musika Bandako zuzendari Enrike Txurrukak sortutako Danbor txikiak martxa jo dute. Urtero bezala, musika eskolaren Gazte Bandaren laguntzarekin astindu dituzte umeek danborrak eta barrikak.

Herriko hiru ikastetxeetako umeek osatu dituzte danborradako konpainia ezberdinak. Urtez urte txandakatzen joaten dira, eta aurten honela egin dute: Mariaren Lagundiako ikasleak danbor-jole aritu dira, Aranzadi Ikastolakoak japoniar gudariak izan dira eta San Martin Herri Eskolakoak barrika-jole eta japoniar herritarrak izan dira. Danborrada amaitutakoan, txokolate-jana izan dute parte-hartzaileek San Martin Herri Eskolako guraso elkartearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak