Hamaseigarren denboraldiari ekingo dio Angiolillo liburutegiak, eta Iñaki Alegriak itzulitako Ehun urteko gerra Palestinaren aurka liburua izango da aztergai lehenengo saioan. Rashid Khalidi da jatorrizko liburuaren egilea, eta antolatzaileek azaldu dute lanaren "mezu nagusia Palestinaren auzia aspalditik datorrela" dela, "otomandar inperioa desegin zen garaitik, eta kolonialismoa dela auzia ulertzeko gakoa".
Alegriari dagokionez, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, eta, besteak beste, Ixa taldea sortu zuen taldeko kideetako bat da. Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta euskarako itzultzaile automatikoen sortzaileetako bat ere bada.