Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo, beste behin irabazle

Oihan Loiti 2024ko irailaren 15a

Sanmartinetako ohiko ekitaldietako bat izaten da Moises Azpiazuren omenezko bikote nagusien dantza txapelketa. 39. edizioa izan da aurtengoa eta beste urte batez, etxean, Bergaran gelditu da sari nagusia.  Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo izan dira 2024ko onenak.

200 euro eta txapel bana jaso dituzte sari moduan irabazleek. Bigarren bikoterik onena, Jone Arriaran eta German Aranburu  azpeitiarrek osatutakoa izan da (180 euro). Hirugarren, Laura Bastida eta Ekain Uzkuaun azpeitiarrak sailkatu dira (170 euro).

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak