Beart elkarteak antolatuta Simon Arrieta pintura lehiaketaren 49. edizioa jokatu da goizean, Sanmartin jaien barruan. Aurten nobedade moduan partaideek muga batzuk izan dituzte aukeratutako Bergarako plano ezberdinak margotzeko. Lehiaketa ikuskizun bihurtzeko asmoarekin hartutako erabakia dela adierazi zuten antolakuntzatik.
Goizeko 08:30etan hasita parte-hartzaileek Bergarako txoko ezberdinak margotu behar izan dituzte ordu gutxitan. Aurtengo irabazlea Leticia Gaspar izan da eta inoizko sari potoloena eskuratu du, mila euro. Bigarrena izan da Carlos Espiga eta Gurutze Mujikak osatu du podiuma. Urtero moduan Bergarar onenaren saria ere banatu dute eta hau Pedro Jorgerentzat izan da.
Orain lehiaketako lanak Aroztegi aretoan jarriko dituzte ikusgai astebetez. Hau ere nobedadea da, lehen udaletxean erakusten baitzituzten.