Sanmartin jaiak adin tarte guztientzako ekintzak izaten ditu eta gaztetxoenak zezen-suzkoa noiz aterako zain egoten dira zapatu gauean. Atzo, gaueko hotzari aurre egiteko, ume ugari batu ziren zezenaren inguruan korrika egin eta jolasteko. San Martin plazan hasi, Bidekurutzeta, Komenio kalea eta Bidekurutzeta igaro, eta San Martin plazan amaitu zuen ibilbidea.
Ibilbide guztian zehar egon ziren haurrak eta bi zezen-suzko erabili zituzten. Gozatu ederra hartu zuten etxeko txikienek, Sanmartinetan gorrian markaturik izaten duten hitzorduan.