Mahaiaren bueltan batu ditu herritarrak Xaxauk

Oihan Loiti Iraola 2024ko irailaren 14a

Xaxau, Jai Herrikoien konpartsak antolatuta, herri bazkaria egin dute herriko gazteek Munibe plazan. 200 lagunetik gora elkartu dira mahaiaren bueltan, indarrak hartu eta jaiez gozatzen jarraitzeko. Behin sabela beteta, bazkariak bingo musikatua emango dio paso. Arratsaldean karro-poteoa izango dute eta gauean berriz kontzertuez gozatzeko aukera, Etxekalte, Xsakara eta Lizartxo erromeria taldeen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak