Usadioa jarraituz, fruta, barazki, gazta eta bestelako produktuen postuez gozatzeko aukera izan dute bergararrek. Ekoizleek esku artean dituzten baliabideak erabiliz muntatu dituzte postuak eta ezohiko edizioa izan arren, ohiko itxura hartu du sanmartinetako azokak.