21:30etik 06:00etara bitartean itxiko dute, hain justu, AP-1 autobidea, Bergara eta Maltzaga artean, eta, horrenbestez, Bergara hegoaldeko eta iparraldeko ordainlekuak ere ez dira erabilgarri izango. Hormigoizko hesiak jarri eta pasabidea egokitu ondoren, ordea, errepidea zabaldu eta bi norabideak Gasteizko noranzkoko tuneletik bideratuko dituzte, 2025eko maiatzaren erdialdera arte, gutxi gorabehera.
Tunelaren berritzea
Foru Aldundiaren hitzetan, Lesarriko tunela Behobiarako noranzkoan birgaitzeko proiektuak "barne instalazioak osorik berritzea" aurreikusten du, hala nola bi tunelak lotzen dituzten bost ebakuazio galeriak, haizagailuak eta argiztapena berrituta.