Helduendako sorkutza artistikorako tailerra aurten ere, Amaia Santamariaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko irailaren 13a

Amaia Santamariak gidatutako ikastaroa, artxiboko argazki baten.

Beart arte elkarteak aurten ere antolatu du helduendako sorkuntza artistikorako tailerra, arte graduatua den Amaia Santamaria bergararraren eskutik. Irudigintza, margolaritza, argazkilaritza eta eskultura landuko dituzte, besteak beste, diziplina ezberdinak uztartuz.

Urritik ekainera iraungo du ikastaroak eta egubakoitzetan elkartuko dira, 17:00etatik 20:00etara. Izena emateko honako telefono zenbaki honetara deitu beharra dago: 690 25 14 50 (Amaia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak