Lekukoek adierazi dutenez, autoa arrankatzen saiatzerakoan izan zen ezbeharra; "leherketatxo bat" gertatu zen eta su hartu zuen autoak. Alboan aparkatutako autoa "azkar kendu zuen jabeak", eta beraz, ez zen aparteko kalte handirik egon. Ertzaintzak zehaztu duenez, soilik inguruan aparkatuta zegoen beste auto bat kaltetu zen, kearen eraginez.
Bestalde, inguruko eraikinetan ez dela kalterik gertatu argitu dute, garbiketa lanak salbu.
