'Nire ongizate emozionala zaintzen' programa, Bergarako osasun etxean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ira. 11a, 15:56

Paziente Bizia programaren barneko tailer bat da, nork bere burua zaintzen ikastea helburu duena.

Nire ongizate emozionala zaintzen programa jarriko dute martxan Bergarako osasun etxean, Osakidetzaren eskutik, "emozioen kudeaketa, elikadura, atsedena eta komunikazioa" lantzeko asmoz. Zortzi saio izango dira, eta hamabost pertsonak hartu ahal izango dute parte, bi dinamizatzailerekin; urriaren 10etik azaroaren 28ra egingo dituzte saioak, eguenetan, 16:00etatik 18:30era.

Interesa nahi duenak, beraz, osasun etxean ez ezik, 943 00 65 51 telefono zenbakira deitu dezake, edo pacienteactivo@osakidetza.eus helbidera mezu bat bidali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak